Amonarriz eta Davilak maila bikaina, Espainiako teknika txapelketan

IMG 0489Danok Danena halterofilia taldeko kideek emaitza onak eskuratzen jarraitzen dute. Martxoaren 28an Madrilen jokatutako Espainia mailako teknika txapelketan Anyabel Davilak 3. postua eskuratu zuen, sailkapenean Euskadikoa irabazi ostean. Xabier Amonarrizek 2. postua eskuratu zuen Madrilen, Euskadin 15 urtetik azpikoen mailan gaineldu ostean. 

Susana Davilak, apirilaren 10ean Perun jokatuko den 17 urte azpiko mundu mailako txapelketan hartuko du parte, Espainiako selekzioarekin.

Martxoan Gipuzkoan jokatutako senior txapelketan ere sailkapen aparta eskuratu dute taldekideek, hona emaitza:

MUTILAK.

* 56 kilo kategoria. Ionut Danau (1. postua).

* 62 kilo kategoria. Ekaitz Kortajarena (1. postua)

* 77 kilo kategoria. Peter Cubillo (1. postua) / Jon Sasiain (2. postua)

* 85 kilo kategoria. Mikel Alvarez (1. postua)