Sendabelar ikastarorako izen ematea zabalik

sendabelarZabalik da apiriletik ekainera bitarte Kultura Sailaren eskutik eskainiko den sendabelar ikastaroan izena emateko epea. Gaur hasita, apirilaren 24ra bitarte eman ahalko da izena Kultura Sailera etorrita edo 943 69 1655 telefonora deituta; ikastaroak 60€ kostako ditu herritarrentzat eta 80 € beste herrian erroldatu gabekoentzat. Ikastaroa astean bitan izango da, apirilaren 27an hasi eta ekainaren 10era, astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 20:30era.