2014ko errenta aitorpena egiteko epearen baitan, UEMAk Ogasunarekiko harremanak euskaraz egiteko deialdia zabaldu du, Udal honen babesarekin. Tramite hauek egiteko aukera bakoitzerako bidea agertzen du eskuorrian horretarako:
-Autolikidazio proposamena: Proposamena onartzerakoa, euskaraz egin nahi dela adierazita.
-Mekanizatua: hitzordua hartzerakoan harreman hori euskaraz egin nahi dela adierazita (aurrez aurrekoak, telefono bidezkoak zein agirian euskaraz egiteko eskubidea duzu).
-Internet bidez: erenta programaren euskarazko bertsioa jaitsita. Gainera, eskuorrian lagungarri izan daitekeen hiztegitxoa agertzen da.
Ikusi eskuorria