Villabonako Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako Ibilian programak gaur izan du lehen saioa. 40 ibiltari elkartu dira guztira, Santiago Egoitzako, Uliazpiko, Matiako eta herriko partaideekin.
Ibilaldi hauen helburua neurriko ariketa sustatu eta adinekoen gizarteratzea da, astero oinez ibiltzeko aitzakian.
Lehen saioak elkar ezagutzeko eta ibilaldiari neurria hartzeko balio izan du, abiadura eta distantzia ezberdinetan banatuz, norbera bere pausoan.
Amaieran, indarrak berreskuratzeko hamaiketako txiki bat egin dute txartelak sinatu artean (leihaltasunak saria izango baitu!).
Ekimena elkarlanean burutu du Villabonako Udalak eta aipatutako eragile parte hartzaileez gain herriko osasun zentroko kideak, Udaleko ordezkariak, teknikariak, Osasun Saileko koordinatzailea eta beste hainbat etorri dira laguntzera. Lehen ibilbidea esaterako, Villabonako Udalak antolatu du Olaederra kiroldegiko langileen laguntzaz.
Ikusi argazki bilduma