Gipuzkoako taldekako garaile sailkatu ostean, Euskadiko ligan jokatuko du Villabona Xake Joku Elkarteak lehen aldiz. Denboraldi bikainak eman die Euskadiko ligarako txartela, 11 aurrez aurrekoen artean 10 irabazi baitituzte. Taldeak bigarren mailako jokalariak zoriondu nahi izan ditu, hauek ere 3. sailkatu baitira B mailan.