Susana Davila 13. mundu mailako sailkapenean

IMG 20150411 190904Apirilaren 10ean Perun jokatutako mundu mailako 17 urte azpiko txapelketan 13. postua eskuratu du Susana Davila. Danok Danenea Halterofilia taldeko kideak emaitza hobea lortzeko gaia izan arren ez zuen zorterik izan (lehen zortzien artean sailkartzeko prest zegoen). Hala ere, Euskadiko mailan 14 marka berri jarrita dator etxera Davila 58 kiloko kategorian; 17 urte azpikoan 5 eta Juniorretan 5. Taldekideek pultsularia zoriondu dute. 

Bestalde, apirilaren 11ean Euskadiko 17 urte azpikoen eta Juniorren txapelketa jokatu da Olaederra kiroldegian eta Danok Danenako kideek maila bikaina agertu dute, beste behin. Hona sailkapena: 

OLAEDERRA KIROLDEGIA. Apirilak 11. Euskadiko 17 urte azpikoen eta Juniorren Txapelketa.

– Nekak SUB-17. Aynabel Davila (1.) – Goretti Amonarriz (2.)

– Nekak JUNIOR. Aynabel Davila (1.) – Goretti Amonarriz (3.)

Susana ez zegoenez, Aynabelek bere postua hartu zuen.

– Mutilak SUB-17 Xabier Amonarriz (8.)

– Mutilak JUNIOR. Sofyam Rochdi (5.)