Apirilaren 25ean izango da amasa-billabonatarrentzat euren oihalak ehuntzeko eguna. Horretarako, Gure Esku Dago taldeak jaialdia antolatu du herriko eragileen laguntzarekin eta Amasa eta Villabonaren arteko desafioa izango da oinarria. Jarraian ekitaldi bat egingo da eta azkenik kantaldia. Herritarrek atondutako oihalak elkarri jostiko zaizkie jai giroan, ekainaren 21ean Anoeta estadioak egingo den festarako.
Ikusi kartela