Urteroko moduan, Tolosaldea Sahararekin elkarteak Maiatza Borrokan izeneko jardunaldiak antolatu ditu Tolosaldeko hainbat Udalekin elkarlanean. Maiatzaren 12an hasi eta 20ra bitarte iraungo dute jardunaldiek, eta egitarau anitza eskaintzen dute. Amasa-Villabonako kasuan, maiatzak 15 ostirala, Raíces y Clamor dokumentala eskainiko da Gurea antzokian, doan. Proiekzioaren ostean mahainguru irekia izango da dokumentaleko egile eta protagonistekin.
Ikusi egitarau osoa
Ikusi dokumentalaren trailerra
Ikusi dokumentalaren kartela