Baserritarren ospakizunak Amasan, San Isidro egunez

arratzain 224Urteroko ohiturari eutsiz, baserritarrek festa giroan ospatuko dute San Isidro eguna. Egun osoko egitaraua prestatu du kofradiak, goizeko 10:30ean egingo den mezarekin abiatuta. Meza amaitzean hamaiketakoa egingo dute bertaratutakoek Uxo-Toki elkartean. 13:00 inguruan plazara gerturatuko dira, bertsolari eta trikitilarien emanaldiaz gozatzeko. Bertsotan Larrañaga eta Loidisaletxe ariko dira, eta musika Kupela taldearen ardura izango da. 14:00etan Iturri Goxo jatetxean bazkalduko dute eta bertsolari eta trikitilariek alaituko dute bazkalostea. Azkenik, Uxo-Tokin afaria eskainiko da, hau ere bertsolari eta trikitilarien laguntzarekin.