Udaleku Irekiak 2016, izena emateko epea irekita

2016ko Udaleku Irekietarako izen-emate epea Apirilaren 29tik maiatzaren 13ra, bi egunak barne izango da.

TXANDA: Uztailaren 4tik 22ra.

ADINA: Haur hezkuntza 1etik Lehen Hezkuntzako 4. maila bitarteko haurrentzat. Villabonan erroldatutakoek lehentasuna izango dute, eta beste herrietako haurrek itxaron-zerrenda osatuko dute izen-emate epeak bukatu arte. Oraindik plaza libreak geratuz gero, diru-sarrera bi eguneko epean egin dezaten abisatuko zaie eta horrela udalekuetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Ondorio guztietarako, izen-emate data errespetatuko da.

HELBURUA: Irteera, jolas eta beste jardueren bidez, herriko haurrei aisialdiaz disfrutatzeko aukera ematea, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian.

KUOTA: Villabonan erroldatutakoek ordaindu beharreko kopurua 80 € izango da. Bigarren anai-arrebak eta hurrengoek 42 €. Villabonan ez erroldatutakoek ordaindu beharreko kopurua 120 € izango da. Bigarren anai-arrebak eta hurrengoek 63 €. Ordainketa aurrezki kutxetan egin beharko da haurraren izenean eta Katea Etxera ordainagiria ekarri. Kontu zenbakiak ondorengoak dira:

• KUTXABANK: 2095 5072 64 1060017554
• LABORAL KUTXA: 3035 0046 73 0460900005

EKINTZEN ORDUTEGIA: Goizeko 9:30etatik 13:00etara. Haur hezkuntza 1ekoek ordu erdiko malgutasuna izango dute sartzeko eta ateratzeko.

IZEN EMATEA eta ARGIBIDEAK: Gazte Informazio Bulegoan, Gaztelekuan, Katea Etxean (haurtzaindegi zaharrean, eliza parean).

Ordutegia:
Astearteetan: 11:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara
Astelehen, azteazken, ostegun eta ostiraleetan: 17:00etatik 19:00etara
Emailez: gazteria@villabona.eus
Telefono zenbakian 943 69 47 87

OHARRA: Mesedez izena ematerakoan haurraren Gizarte Segurantzako txartel indibidualaren fotokopia bat ekar dezazuela eskatzen dizuegu.

begirale