Sukalean

sukalean

Maiatzak 13 eta 14ean SUKALEAN, Sukaldetik kalera! 

SUKALEAN egitasmoa aurkeztu nahi dizuegu, Villabonan maiatzaren 14an izango dena. Kalean izango diren hainbat ekintza gastronomiko biltzen ditu: denak Berdura plazan izango dira, Mikel Garaizabal enologoarekin egingo dugun ardo dastaketa izan ezik, azken hori Gurea erakusketa gelan izango baita.

 

 

Ardo dastaketak, parrilla tailerrak eta txanpinoien leihaketak plaza mugatuak dituzte, eta horretarako Villabonako Kultura Sailean egin behar da matrikula, maiatzaren 12a baino lehen. Dena den, arratsaldekoburruntzi tailerra irekia da, eta pintxoak egongo dira goizez eta arratsaldez.

 

Gainera, aperitibo gisa, maiatzaren 13an, ¡Oh vino! izeneko antzezlana izango da 20:30ean aljibean. Bertan, umore handiz kontatuko da ardoaren, antzerkiaren eta Dionisos eta Baco jainkoen historia, eta publikoak primeran pasatuko du ardo kopa bat edanez. Oso gomendagarria.

 

 

10:30 ARDO DASTAKETA
GUREA ERAKUSKETA GELAN
Mikel Garaizabal enologoaren eskutik.
Hazi Fundazioak babestuta.
Arabako Errioxako ardo beltzak eta txakolinak
dastatuko dira.
Prezioa: 6 €

11:00 PARRILLA TAILERRA
BERDURA PLAZAN
3 TXANDA EGONGO DIRA : 11:00 – 12:00 – 13:00
Haragia erretzeko jakingarri nagusiak ikasiko
ditugu.
Prezioa: 6 €

12:00 TXULETA ETA PINTXOEN DASTAKETA
BERDURA PLAZAN

18:30 VILLABONAKO I. TXANPINOI LEHIAKETA
BERDURA PLAZAN
“Zuk zeuk nahi duzun errezeta aurkeztu”.
Antolakuntzak suak eta txanpinoiak jarriko ditu.
Izen-emate mugatua.
Prezioa: 6 €

19:30 BURRUNTZI TAILER IREKIA
BERDURA PLAZAN
Nicolas Esnaolaren eskutik.
Arkumea burruntzian erretzeko jakin beharrekoak
ikasiko ditugu.
Prezioa: Doan

20:00 ARKUME ETA SAGARDO DASTATZEA
BERDURA PLAZAN
Lehiaketako txanpinoiak ere dastatuko ditugu.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK:
VILLABONAKO UDALEKO KULTURA SAILA 

MAIATZAREN 5etik 12ra

T. 943691655 • kultura@villabona.eus