Maiatzaren 24an, arteartea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Xabier Arruti, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaria Nagusia, eta Arantxa Ariztimuño, Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusia, etorri dira udalera Iban Aguirre, Alkatea, Eneko Urdangarin, Ingurumen Zinegotzia eta udal teknikariarekin bilera egitera.
Besteak beste, Udala idazten ari den Amasamendi mendiaren Antolaketa Plana eta urtero ospatzen den Aste Berdea izan dituzte mahai gainean.
Aurtengo Aste Berdea-ko programaren barruan bi ekitaldi aurrikusten dira:
- Ekainak 3, ostirala, bigarren eskuko azoka, 17:30etatik 20:00etara izango da, nahi duenak jarri dezake bere postua (udalak mahaiak eta musika aparatua jartzen ditu).
- Ekainak 4, larunbata, Amasamendiko Planean parte hartzen ari direnekin mendi irteera egingo da, 9:00etan Komizarko parketik abiatuta.
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Alaitz Bilbao (Udal teknikaria), Iban Aguirre (Alkatea), Xabier Arruti (Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendari Nagusia), Arantxa Ariztimuño (Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusia) eta Eneko Urdangarin (Ingurumen Zinegotzia).