Jaietako kontzertuko taldea aukeratzeko bozketak

Uztailaren 27an, asteazkena, kontzertua izango da, jaietako Gazte Egunaren barruan.

Aurten, iaz bezala, herritarrek kontzertu horretan parte hartuko du(t)en taldea(k) aukeratzeko aukera izango dute internetez egingo den bozketa bidez.

Musika-taldearen aukeraketa bi fase desberdinetan burutuko da:

Lehen fasean, taldeak proposatzeko aukera izango dute herritarrek, baldin eta Amasa-Villabonan erroldatuta badaude eta 2002 urtean edo lehenago jaioak badira. Horretarako, talde baten izena proposa dezake herritar bakoitzak ondoko e-mailera idatzita: gaztekontzertua@gmail.com

Taldeak proposatzeko epea ekainaren 17an hasi eta ekainaren 20an 14:00etan bukatuko da. Herritar bakoitzak behin bakarrik proposa dezake talde bat (ez gehiago), bere izen-abizenak emanda.

Behin proposatutako talde guztiak dauzkagunean, konprobatuko dugu ea talde bakoitzak ondoko bi baldintza hauek betetzen dituen:

 1.  Uztailaren 27an Villabonan jo ahal izatea.
 2.  Ekintza horretarako jarri den udal aurrekontuan sartzea.

Bigarren fasea ekainaren 23an hasi eta ekainaren 26ko 00:00etan bukatuko da, eta bertan  bi baldintza horiek betetzen dituzten proposamenen artean bozkatu beharko da. Dena den, talderen bat proposatu duzuen guztioi gogoraraziko dizuegu berriz ere.