
Kaixo:
Paperezko egitaraua banatuta dagoen arren, aldaketa pare bat daude jai egitarauan, eta hemen bidaltzen dizuegu berriz ere zuzenduta.
Batetik, uztailaren 27an, 17:30ean, Santioetako I. Nesken Pala Txapelketa Herrikoiaren finala ez da paperezko egitarauan agertzen, guk egindako akats batengatik.
Bestetik, Su ta gar taldeko abeslariak istripu bat izan du eta udako kontzertu guztiak bertan behera utzi behar izan dituzte. Horregatik, Villabonan, 27an, Vendettak joko du Su ta garren ordez. Alegia, bozketan bigarren geratu zen taldea.
Gogoratu bihar eguerdiko 12:00etan bukatzen dela bazkarietan izena emateko epea, eta hobe dela e-mailez izena ematea (jai egitarauko oharretan daude e-mailak).
Egitaraua online ikus dezakezu
Ondo pasa jaietan!