Emakunderen gomendioak jarraituz, non jaia eta errespetua dagoen lekuan festak gozamena diren, Ez da ezetz! lemapean norberaren gorputza eta sexualitatea petsona bakoitzarena direla adierazten da. Erasotu, kontrolatu edo norberaren askatasunaren jabe izan nahi duenari EZ esateko gomendioa zabalduz.
Erasorik egon bada ahalik eta azkarren salatzeko eskaera egiten da Udaltzain edo Ertzainekin kontaktatuz. Kasu hauetan bizkortasuna ezinbestekoa baita erasotzailea identifikatu eta arrapatzeko.
Brigada Feminista
Aurten gainera ekimen berri bat jarri da martxan, Brigada Feminista eratu da etxera bakarrik itzultzeko arriskua ikusten duten neskek laguntza eduki dezaten. Brigada Feminista beste herri batzuetan arrakasta eduki duen herri mugimendua da, Ibarrako festetan adibidez neska eta emakume talde honek parrandatik bueltan zetozen neskei etxera joaten lagundu zieten. Bere xedea edozein arrisku ekiditea da, hau da, etxera bidean egon daitezkeen arriskuei aurre egitea taldeak ematen duen babesa erabiliz. Uztailaren 27an gauerditik goizeko 03:30ak arte egongo dira eta uztailaren 29an gauerditik goizeko 05:30ak arte.
Brigada Feministarekin kontaktuan jartzeko 2 telefono daude, batetik etxera laguntzeko balio duena, eta bestetik, eraso baten biktima izan den neska edo emakume batek gertatutakoa salatzeko laguntza eduki dezan. Erasoaren ondorioz sortutako beldurrari aurre egiteko, Brigada Feministak elkartasuna eskaintzen diete neska eta emakumeei, bakarrik sentitu ez daitezen ertzaintza edo udaltzaingoengana jotzeko garaian gertatu dena salatzeko.
Udaltzaingoak egun eta gau jai guztietan zehar
Horrez gain, Santio Jaietarako Udaltzaingoen pertsonal kopurua zabaldu egingo da, gauetan ere erne egon daitezen zerbait gertatuz gero. Udala oso kontzientziatua dago eraso sexista eta bestelako liskarrei aurre egiterako garaian, herriko segurtasuna bermatzea da Udalaren eta udaltzainen xedea.
Jaiak pozez eta animoz bizitzeko unea dira. Udaletik 2016ko Santio Jaiak modu orekatu, errespetagarri eta zintzo batean gozatzeko deialdia egiten da, denek festa hauetan goza dezagun.