Bizikleta estatiko berriak Kiroldegian

bicis nuevas

Amasa-Villabonako kiroldegiko erabiltzaileek ariketa-bizikleta berriez gozatzeko aukera izango dute aurki.

Udala eta KIROL ZER enpresa akordio batera iritsi dira ekipamendua berritzeko, denboraren eta erabileraren poderioz erabat zaharkituak baitzeuden eta ez zuten kirola behar den bezala egiteko aukera ematen.

Enpresak 10.000,00 €ko inbertsioa egin du kostuaren %40a bere gain hartuz, bai Udalarentzat eta baita erabiltzaileentzat ere akordio onuragarria suposatuz.