Amasa-Villabonako Udaleko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute herrian hondakinak gaika biltzeko sistema berriaren nondik norakoak azaltzeko.
Udaletxeko areto nagusian azaldu duten bezala “Gure poztasuna azaldu nahi dugu hauteskunde aurretik agindu genuena lortu dugulako eta gainera posible izan delako alderdi politiko guztien adostasunarekin egitea aldaketa. Herrian egoera oso desatsegina sortu zen gai honekin eta horri amaiera eman eta hasiera hobeago bat ematen diogulakoan gaude.”
Ondoren, gobernuak nahiko lukeena baino gehiago luzatu dela adierazi dute “aurretik zeuden kontratuak amaitu edo aldatu egin behar ziren eta guztiontzat kostu gutxien zuen moduan egiteko erabakia hartu genuen. Bide honetan, orain kamioi berdinak erabiliko ditugu Andoainekin eta honek guztiak mankomunitatearen datuei kaso eginez 50.000 eta 55.000 euro inguruko aurreztea suposatuko digu urtero.”
Irailaren 7tik aurrera triptikoak banatuko direla adierazi dute, aldaketaren informazio guztiarekin, ondorengoak izango direlarik puntu garrantzitsuenak:
• Herrian 17 puntu izango ditugu edukiontziekin eta edukiontzi bakoitza 2.200 litrokoa izango da.
• Edukiontziak edozein egun eta orduetan ireki ditzakegu. Organikoa eta errefuxa txip bidez irekiko dira baino beste guztiak bezala bakoitzak nahi duenean.
• 12tik aurrera txipak banatuko dira leku eta ordutegi ezberdinetan. Txiparekin batera boltsa konpostagarriak banatuko dira. Batzuei entzun izan diegu garestiak direla eta hori zela ez sailkatzeko arrazoia. Sistema aldaketarekin aurreztu dugun diruarekin boltsak erostea erabaki dugu. Famili bakoitzak 2-3 boltsa izango ditu astero.
• Esan bezala 12an hasiko dira txip banaketak eta egun horretan bertan hasiko dira edukiontziak jartzen. Egun pare batean amaituko dutela espero da eta sistema berria erabiltzen hasiko gara.
• Liburutegi azpian makina bat jarriko da boltsa konpostagarriekin. Gure txipak erabiliko ditugu boltsak bertan jasotzeko.
Bukatzeko aldaketa astebetean martxan izango dela esan dute. Agian kasu bereziren bat egongo da non hobekuntzaren bat egin beharko duten, baino horretarako dago udala, jendeari entzun eta ahal den heinean laguntzeko.