Udako hilabeteetan zehar, umeak oporretan zeuden bitartean, Zubimusu ikastolan obretan aritu dira ebakuazio proiektua gauzatzeko. Ikastolaren fatxadari atxikita, eraikuntzaren 3 solairuak konektatzen dituen eskailerak eraiki dituzte ebakuazio plana behar den bezala betetzeko. Ebakuazio proiektuak 145.701,71 €ko aurrekontua du. Hezkoop. Elkartetik 43.710,51 €ko diru laguntza lortzea aurreikusten da, aurrekontuaren %30a. Gainontzeko kopurua, hau da, 101.991,20 €ren banaketa ondorengo eran egingo da: aurrekontuaren %75 Amasa-Villabonako Udalak bere gain hartuko du, 76.493,40 €, alegia eta Zubimusu Ikastola Kooperatiba Elkarteak aurrekontuaren %25, hau da 25.497,80 €.