2017rako Ordenantza fiskalak

aordenanzas fiscales 2017

Atzo, urriak 24, Amasa-Villabonako Udaletxeko areto nagusian urriko udalbatza ospatu zen. Datorren urtera begira herritar guztiei zuzenean eragiten dien gai garrantzitsua hausnartzeko asmoz: 2017ko zerga eta tasak.

EAJk tasei buruzko proposamen irmoa aurkeztu zuen, 2017an zerga eta tasak orokorrean izoztea. Udaltzak, bere osotasunean, aho batez horrela egitea erabaki zuen.