
Udalbatzak, 2016ko urriaren 24ko osoko bilkuran, hobari berria onartu zuen familia ugarientzat Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan. Ezaugarriak:
- %50eko eta %75eko hobaria bost plaza edo gehiago dituen ibilgailu turismo bakar baten alde.
- Eskaera aurkezteko epea: 2016-12-30a.
- Eskaerarekin aurkeztu beharreko agiriak:
- Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
- Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren fotokopia.
- Familia ugariaren titulua.