
Ostiralean, azaroak 25, 17:30ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarenari lotuta, gazteentzako “Tres metros sobre el cielo” filma proiektatuko da Gurea Antzokian. Sarrera doan izango da.
Sinopsia:
“Bartzelonan, zerikusirik ez duten bi gazte ezagutzen dira, errealitate ezberdinetan bizi direnak. Neska, Babi adeitsua (María Valverde), klase altuko alaba da, bere inguruak erabat babesten du. Mutila, Hugo (Mario Casas) “H” bezala ezaguna, mutil oldarkorra eta arduragabea da, borrokatzea du gustuko eta legez kanpoko moto karreretan parte hartzea. Hasiera batean ezinezkoa den amodio baten kronika da, bidai frenetiko batean sartuko dituena, eta non benetako amodioa ezagutuko duten.”