“Lau urtaro” Amasako kontzertu kulturalak

2 poliedro ikuskizuna

Udaberriaren hasierarekin, Amasa-Villabonako Udalak ekimen berri batekin aberastu du herriko eskaintza kulturala.

Orain arte programaturik zeuden antzerki, zinema, erakustaldi eta tailerrez gain, orain, 4 urtaroen hasieran kokatzen diren 4 kontzertu paregabeez gozatu ahal izango dute amasa-villabonatarrek; udaberrian, udaran, udazkenean eta neguan, hain zuzen ere. 

Lehenengoa, martxoaren 25ean burutu zen, Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabalen eskutik. “2 poliedro” ikuskizunean jotako txistuak eta akordeoiak erdi arora eta barrokora eramango gintuzten, gure herrietako folklorea biziberrituz eta gogoratuz. Sarasate, Guridi eta Euskal Herriko beste musikari historikoen obrak entzuteko eta gozatzeko aukera izango genuelarik. 

 

Kontzertuko bideoa ikusi