Amasa-Villabonako kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu ditu Udalak

 amasa villabona kultur hitzarmena 1

Atzo, apirilak 11, Amasa-Villabonako Udal Areto Nagusian elkartu ziren herriko hainbat kultur taldeetako ordezkariak, udaleko ordezkariekin batera. 

Bileraren helburua kultur hitzarmenak sinatzea izan zen, herriko kultur jarduera dinamizatze aldera .

Bertaraturikoen artean honako kultur taldeetako ordezkariak gerturatu ziren: 

– Eneko Arteaga (Oinkari Dantza Taldearen ordezkaria)
– Iñaki Unanue (Uxo Toki Elkartearen ordezkaria)
– Sofia Quilez (Eresargi Abesbatzaren ordezkaria)
– Belén Simón eta Naroa Pérez (Oinargi Dantza Taldearen ordezkariak)
– Maitane Aierbe (Malkar Astialdi Taldearen ordezkaria)