Irailaren hasieratik aurrera euskara ikasi nahi duen edozein herritarrek Villabonako Euskara Zerbitzuan izena emateko aukera izango du.
Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, goizez edo arratsaldez, Villabonan edo Zizurkilen, beti ere, taldeak osatuz gero.
Etorri berrientzat AISA ikastaroak eskainiko dira, oinarrizko ikastaroak, astelehenetik ostegunera, 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak eta autoikaskuntza ikastaroak edozein mailatako ikasleentzat.
Udalek matrikularen %75a arte ordainduko dute ikastaro bukaeran, eta Mintzalaguna programan parte hartuz gero, %10 gehiago (Gehienez guztira 400€ko laguntza jaso daiteke).
Diru-laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
• Villabona edo Zizurkilen erroldatua izatea.
• Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.
• Euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari
dagokionez.
• Matrikula ordainduta izatea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura jo daiteke, edo 943 692100 (329 luzapena) telefonora deitu 9:00etatik 14:00ak arte.