Go!azen telesailaren lehen kapitulua Gurea zineman

 Goazen-sobre-americano

Datorren asteko igandean, urriaren 22an, Go!azen telesailaren laugarren denboraldiko

lehen kapitulua ikusi ahal izango dugu doan Gurea zinean. Bi emanaldi izango dira: 16:00etan eta 17:30ean. Esan bezala, emanaldiak doan izango dira, baina gonbidapenak hartu behar dira Gurea zineko leihatilan.

Asteburu honetan (14, 15 eta 16an) hartu ahal izango dira gonbidapenak (pertsona bakoitzak 6 hartu ahal izango ditu gehienez) leihatila irekita dagoenean; hau da, zinema emanaldi bakoitza baino 30 minutu lehenago. Gonbidapen gehiago badaude, Go!azen telesailaren emanaldien aurretik ere jaso ahal izango dira.