HANDIA filma Gurea Antzokian ikusteko eta filmeko pertsonaiekin partekatzeko aukera bikaina!

handia aundiya-584115877-large

HANDIA filma astebukaera honetan iritsiko da Gurea Zinemara.

Igandeko emanaldia ordea sorpresa batekin dator. Filmeko protagonista den Joseba Usabiaga, Jon Garaño, zuzendaria eta Iñigo Aranburu, aktorea ezagutzeko aukera izango dugu. 

19:30etan hasiko da proiekzioa eta bukatu ondoren, solasaldi bat burutuko da HANDIA filmeko kideekin. 

Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Gure Zineko lehiatilan.