HANDIA filmaren estreinaldia

 handiaHANDIA filmaren estreinaldia arrakasta bat izan zen.

Atzoko 19:30etako saiorako “sarrera agortuen” abisua jarri beharra izan genuen, amasa-villabonatarren erantzun ezinobea ondorioz. 

Filmaren ondoren, zuzendariak eta aktoreek publikoak egindako galderak erantzun zituzten, giro paregabea sortuz Gurea Antzokian. Bertaraturiko guztiek asko eskertu zuten HANDIA filmeko pertsonaien bisita.