Villabonako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera,
Gipuzkoa Argitu egitasmoaren barruan “eraginkortasun energetikoan aurrera egiteko, eta energia kontsumoa murrizteko” helburuarekin tailerra antolatu du azaroaren 28an, Subijana Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, hilaren 24rako.
Etxeetako argindar kontsumoa eta hori murrizteko neurriak ezagutaraztea da tailerraren helburua. “Internet bidez jada eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen irakatsiko da, argindar kontsumoa murrizteko eta kontratazioa gure beharretara egokitzeko, Telekudeaketa sisteman alta nola eman, erreminta horrekin norberaren kontsumoak aztertu eta horien araberako tarifa egokiena nola aukeratu, eta etxean kontratatuta duten potentzia benetan behar dutena al den nola egiaztatu erakutsiko zaie tailerrean parte hartzen dutenei.
Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena, leire@laiacoop.net helbidera idatzita edo 605 757 687 telefonora deituta. Hilaren 24a da izena emateko azken eguna.