Erniobea BHI ikastetxean azaroaren 25ari loturiko ekitaldia egin zen

azaroak 25 2017

Atzo, azaroak 23, Maite Izagirre alkatea eta Eneko Urdangarin Gizarte Zerbitzuetako

eta Berdintasuneko zinegotzia, EH Bilduko Xabat Laborde eta Arantxa López zinegotziekin batera, Erniobea BHI ikastetxera joan ziren. Bertan, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari loturiko ekitaldi batean parte hartu zuten, zentroko Hezkidetza-Elkarbizitza Planean egun honekiko sentsibilizazio eta lanketarekin bat eginez.

Ikastetxeko zuzendariak adierazi duen bezala “guztion inplikazioa beharrezkoa da eta Udal Gobernuaren partaidetza asko estimatzen da, modu honetara gazteek erasoei aurre egitea denon ardura dela jakin eta ohartu daitezen”.