Etxeondoko haurrentzako parkearen berrikuntza lanak hasi dira

bizkaia parkea

Erreformak 29.294,10 €ko kostea izango du bere osotasunean

Dagoeneko hasi dira Etxeondo auzoko “Bizkaia” parkearen berrikuntza lanak, urteak pasa ahala zaharkituta gelditu baita.

OSATUZHerrigintza programa barruko lehenengo birmoldaketa planean ikusi daitekeen moduan, parkea guztiz berrituko da, lurra zein umeak jolasteko gailuak aldatuko dira. Zizurkilen kokaturiko Garra S.L. izan da lanak aurrera eramateko ardura hartu duen enpresa eta berrikuntza lanen inbertsioak 29.294,10 € (BEZ barne) izango da.

OSATUZ Herrigintza programaren barruko hurrengo faseetan agertzen den bezala, Amasa-Villabonako beste parkeen berrikuntza egiten jarraitzea da udaletxearen nahia.