Villabonako Udaleko Kultura Sailak formatu txikiko antzez-lanak antolatu ditu
lehen aldiz Villabonako tabernetan, antzerkia herritarrengana hurbiltzea izan da egitasmo horren heburu nagusia.
Lehengo astean Erbeste izeneko euskarazko antzez-lana ikusi ahal izan genuen Erreka tabernan. Bihar lberriz, Diego Perez Vaya semanitako aktorearen San José hecho un cristo bakarrizketa ikusteko aukera izango dugu Urrizpe tabernan. Antzerki honek San Jose pertsonaiaren bizia kontatzen du baina, ikuspuntu berezi batetik, seguru Urrizpe tabernara gerturatzen dena ez dela damutuko!
Sarrera dohakoa da.