Herriko espazio publiko zein pribatuetan agertu diren mota guztietako pintadek eragindako ezinegon sozialaren aurrean
HONAKOA ADIERAZTEN DUT
1- Nire gaitzespen irmoa denon artean sortzen ari garen bizikidetza ezegonkortzen saiatzen diren akzio hauen aurrean
2- Guztiona den eremu publikoa eurena dela pentsatzen duten pertsona edo kolektibo hauek eragindako erasoak ezin ditugu onartu, denon ongizateari egiten diote kalte, inondik inora onartu ezin daitekeena.
3- Pintada hauen egileek, beraien helburuak defendatzeko erabiltzen dituzten moduak, kausari zilegitasuna kentzen diotela jakin beharko lukete. Demokrazian, helburuak baliabideak baitira.
4- Udalak bandalismoaren aurka irmotasunarekin jokatuko du berriro ere gerta ez daitezen. Akzio horiek galera ekonomikoa sortzen baitute.