Apirilaren 12an, ostegunean, Baleukok antolatu duen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren
“Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” trafiko istripuak prebenitzeko ekitaldiaren saioa egingo da Gurea Antzokian goizeko 11:00tan. Bertan, Zubimusu Ikastolako eta Erniobea Institutuko 107 ikaslek eta 7 irakaslek hartuko dute parte.
Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 18 udalerritan egon dira Baleuko taldeko kideak; Durango, Zarautz, Eibar, Gernika, Ermua, Irun, Galdakao, Amurrio, Agurain, Laudio, Zornotza, Arrasate, Eskoriatza, Tolosa, Zumarraga, Bergara, Getxo eta Laguardian, hurrenez hurren. Aurtengo ikasturtean momentuz 6.420 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta 35 bat lagun beraien esperientzia pertsonala kontatzera ausartu dira.