Atzo, maiatzaren 15ean, San Isidro ospatu zuten Amasako baserritarrek.
Festa elizari buelta eman zion prozesio batekin hasi zen. 10:30etan hasi zen meza eta ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten guztiz beteta zegoen Uxo-Toki elkarte gastronomikoan. Ekitaldi erlijiosoetan Amada Villabonako alkatea den Maite Izagirre eta Eneko Urdangarin zinegotziek hartu zuten parte.
Festak egun osoa iraun zuen. 13:00etan erromeriaz gozatzeko aukera izan zen Kupela taldeko trikitilari eta Larrañaga eta Loirisaletxe bertsolarien eskutik. 14:00etan Iturri Goxo jatetxean antolatu zen bazkaria eta 21:00etan berriro ere, Uxo-Toki elkartean afaria izan zen trikitilari eta bertsolariak entzunez.