Igande honetan, maiatzak 27, blues kontzertua izango dugu Berdura plazan, 13:00etan.
Proposamen berriak bultzatzeko asmoz, blues kontzertu bat dakarkigu orain, kalean egingo dena. Igandeko bazkal aurreko garaia igarotzeko beste modu bat.
Noa Voll Damn & The Hell Drinkers taldearen asmoa bluesaren klasikoak beren modura aurkeztea da, blueseko artista berritzaileagoak ere interpretatuko dituzten arren.