Tabako-kerik gabeko Nazioarteko Eguna

34018146 991783680984252 5610638460210642944 n

Tabako-kerik gabeko Nazioarteko Eguna izan zen maiatzaren 31an.

Urtean zehar, ikastetxeekin elkarlanean tabakoaren eta kanabisaren kontsumoaren inguruko hausnarketa sustatu da“ kerik gabeko gazteak” eta “ tabakoa eta kanabisa korapiloa” programen bitartez. Eta urte osoko lana borobiltzeko jaia ospatu zen Tolosako Foruen plazan. Bertan izan ziren Amasa-Villabonako Maite Izagirre alkatea eta Eneko Urdangarin zinegotzia. Ospakizuneko helburua ere berbera izan da, tabakoaren eta kanabisaren kontsumoaren inguruko hausnarketa bultzatzea gazteen artean.

#tabakokerikgabekoherria