Santio jaietako programaren azalaren lehiaketarako oinarriak

azalaren lehiaketaaa2018

Gogoratu ekainaren 18a izango dela lanak aurkezteko azken eguna.

Aurtengo berrikuntza izango da lehiaketaren epai-mahaia Jai Batzordea izango dela eta lanak ZURETZAT bulegoan entregatu beharko direla.

 

Villabonako Udaleko Kultura Sailak 2018ko Santio jaietako programako azalaren lehiaketa atera du. Lehiaketa horretan parte-hartu ahal izateko, herrikoa eta 16 urtetik gorakoa izan behar da. Aurkezten diren lanek originalak izan beharko dute, hala izango ez balitz, pertsona horrek ezingo luke hurrengo edizioetan parte-hartu.

Saria: 400 €

Aurkezten den lanaren formatuak 21cmx21cm-koa beharko da eta edozein teknika erabili daiteke. Horrez gain “Santio Jaiak-Villabona 2018” testua izan beharko du.

Lana aurkezteko epea: ekainaren 1etik 18ra

Lanak Villabonako Udaleko ZURETZAT bulegoan aurkeztu beharko dira, goizeko 8:00-14:00 bitartean. Lanarekin batera sobre itxi bat aurkeztu beharko da eta sobre horretan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri beharko dira.

Lehiaketaren epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da.