Abuztuan burutu zen berrikuntza
Oporretako garaian dena gelditzen dela uste badugu ere, udalak OSATUZ Herrigintzarekin zituen konpromisoak garatzen jarraitu du, kalitatezko eremu publiko modernoak sortuz. Hori horrela, abuztuaren hasieran, herriko festak bukatu bezain laster, Larrea auzoan dagoen parkearen berrikuntza lanak hasi ziren “Behe Nafarroa Jolaslekuan”, eremuaren fisionomia aldatu da jolasteko aparailu berriekin.
Bere garaian MONTAJES GARRA S.L. enpresa zizurkildarrari eman zitzaion berrikuntza honen ardura, 25.476,55€-ko aurrekontuarekin BEZa barne; hortik 15.000€ haurrentzako jolasetara bideratu da eta 10.500€ obrara.
Maite Izagirrek gidatutako gobernu taldearen ideia, legealdi honetan egiten ari diren moduan, udalerriko haurrentzako parkeak modernizatzen eta hiriko birsorkuntza egiten jarraitzea da.