Maribel Salas aktoreak bakarrizketa berria aurkeztuko du

maribel salas

“No os lo vais a creer” irailaren 7an Aljibean

Maribel Salas aktore eta umorista euskaldun entzutetsuak bere ikuskizun berria aurkeztuko du Villabonan. Unax Ugalde eta Gorka Otxoa bezalako aktore ospetsuekin batera, Euskal Telebistako “Vaya Semanita” eta “Euskolegas” moduko programetan, Antena 3 kateko “Allí Abajo” telesail famatuan eta “La buena nueva” eta “Pagafantas” pelikuletan egindako agerpenegatik egin da ospetsu.

“No os lo vais a creer” umorezko bakarrizketa dibertigarria da eta telebistako munduaren inguruko ibilbidea egiten du bertan. Uneko gaiak eta musikalak tarteko, umorea eta fikzioa nahasten dituen antzezpena da, beti ere ikuslearen irribarrea bermatuz.

Udaletxeko kultur sailak antolatutako hitzordu hau, hurrengo ostiralean, irailaren 7an, arratsaldeko 20:30ean Aljibean (kiroldegiaren atzekaldean) izango da eta sarrerak 5 euro balioko du.

Kartela deskargatu