Euskara ikastaroetan izena emateko epea irekita

euskara ikastaroa 2018-2019

Irailaren 3tik 26ra euskara ikasi nahi duen edozein herritarrek aukera

izango du izena emateko udaletxeko herritarren arreta zerbitzuan (Zuretzat).

Oinarrizko euskara ikastaroak, azterketa ofizialak (B2, C1) prestatzeko ikastaroak, etorkinentzako AISA ikastaroak eta guraso taldeentzako ikastaroak izango dituzte herritarrek eskuragarri.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzura deitu dezakezue 943 692100 telefonora 329. luzapenera, edo euskara@villabona.eus helbidera idatzi.

Eskuorri informativoa deskargatu