
Organo, txistu eta perkusio kontzertu ikusgarria
Datorren azaroaren 24an, larunbata, musika gustuko duen pertsona orok, organo, txistu eta perkusioekin lagundutako kontzertu izugarriaz gozatzeko aukera izango du Villabonako parrokian.
Udaletxeko kultur sailak antolatutako proposamen berritzaile hau, Bilboko Txistularien Udal Banda entzutetsuaren kide den Gorka Zabaletaren, Donostiako Musika Hamabostaldian ohikoa den eta nazioarteko fama duen Fernando Gonzalo Azpieitia organistaren eta Donostiako Musika Eskolako bateria eta perkusio irakaslea den José Javier Leraren esku egongo da.
Pantailan ikusteko aukera egongo den dantza proiekzioaren laguntzarekin, formatu berezi bateko 3 musikalari handik, “La boda de la condesita”, edo baita ere, “La boda estorbada” izenarekin ezagutzen den obra erromantiko entzutetsua interpretatuko dute.
Dohaineko hitzordu hau, larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Villabonako parrokian izango da.