
Agurtzane Estrada eta Iñaki Urdangarin billabonatarrak idatzi dute
Villabonako Udalak, azaroaren 25aren (Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna) inguruan antolatutako ekimenen barruan, datorren asteazkenean, hilak 28, “Cartas con remite de mujer y silencios de hombre” liburuaren aurkezpena burutuko da arratsaldeko 19:00etan Subijana etxean. Bere bi egileen, Agurtzane Estrada eta Iñaki Urdangarin billabonatarraren, esku egongo da aurkezpena.
Agalir argitaletxeak argitaratutako obra, indarkeriaren aurkako alegatua da eta abusu edo tratu txar sexualak jasan dituzten biktimen zein beraien gertuko pertsonen (familia, lagunak) 40 lekuko jasotzen ditu karta formatuan.
Liburuaren gaiak duen interes soziala kontuan hartuta, Eresergi abesbatzaren eta Hodei Iparragirre Margolariaren parte hartzea izango du aurkezpen honek.
Ekitaldiaren ondoren, liburuaren aleak sinatuko dituzte egileek.