Udalaren Adierazpen Instituzionala presoen urrunketa politikarekiko ezadostasunari buruz

adierazpena 2018.12.26

Amasa-Villabonako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, presoen urrunketa politikarekiko ezadostasuna azaltzen

duen Adierazpen instituzionala onartu zuen abenduaren 26ean.

Ondorioz, bozeramaileen batzordeak honakoa onartu zuen:

Lege Orokorrean askatasuna kentzeko zigorrak betetzean deserrotzea saihesteko ezarritakoa kontuan izanik, zigor horien birgizarteratze printzipioen arabera, adierazten dute ez daudela ados urruntze espetxe-politikarekin. Alde horretatik, ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dute espetxe politika berri bat behar dela, hain zuzen ere presoak zigorrak gizarte- eta familia-erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika bat, zeinak erraztuko baitu bere senideekin harremana izatea, bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin egoteko duten eskubidearen alde.

Gure udalerrian, egun, preso daudenak hauek dira:

– Emilio Salaberria 175 km-ra.
– Manex Castro 1015 km-ra.
– Iñigo Guridi 762 km-ra.
– Oskar Zelarain 562 km-ra.
– Carlos Besance 989 km-ra.