Osatuz planak aurrera jarraitzen du
OSATUZ Hirigintza programaren barnean ipinitako bigarren faseko egitarauarekin jarraituz, SEASKA Haur Eskola aurkitzen den eta udalarena den eraikinean berriztapen lanak burutu dira.
Horrela, hiri-birsorkuntza programa honen esparruan, eraikineko aurrealdea berriz margotu da. Urteen poderioz eta grafitiren bat edo besteren eraginez fatxada zaharkitua baitzegoen.
OSATUZ planaren barnean baita ere, Gaztelekuko (elizaren aurrealdean) hesia kolore bakar batez margotu da, horrekin estetika hobekuntza nabarmena lortuz.
Hurrengo asteetan, OSATUZ programako bigarren fasea burututzat emango duten ekintza berriak garatuko dira (hiri-altzariak, elementu apaingarriak, etab.)