Ramón Balerdik “VÍA CRUCIS” erakusketa inauguratuko du

erakusketa balerdi kartelaaOtsailaren 8an arratsaldeko 19:00etan “Vía Crucis” erakusketaren

aurkezpena burutuko du Ramón Balerdi billabonatarrak Gurea erakusketa gelan. Pintura, eskultura eta idazlanak biltzen dituen obra da honako hau. Bere lanetan, justua eta gizatiarra ez den sistemari kritika sakona egiten dio eta seguruenik, horregatik “iraultza, lana eta espiritua” dira bere lan artistikoa inspiratzen duten kontzeptuak.
Artistak bere proposamen berria aurkezten digu lan honetan. Obra honek balio artistiko handia izateaz gain, balio erantsi bat du bere “Mitxino” osabaren oroimenari zuzenduta baitago.