Ia milioi bat euro behera egin du 2014-2018 denboraldian
2018ko eragiketarako finantzaketa sostenguaren helburua duen Aurrekontu Egonkortasunaren apirilaren 27ko 272012 lege Organikoak ezartzen duen moduan, zor biziak ezin du gainditu entitatearen ohiko ingresuen %75a. Zentzu honetan, udalak aurreikusitako helburuarekin betetzen du.
Udalaren zorraren garapena azken eragiketa ekonomiko hauetan. 2014. Urtean (aurreko legealdiko azken urte osoa) zor bizia edo beste era batera esanda, udalbatzak kaxa edo bankuei kreditu edo prestamoengatik zor zuen dirua 2.578.000 €koa zen, nahiz eta, 2015ean (legealdi amaietan eta oraingoaren hasieran) zor hori 300.000 € gutxitu zen.
Beheranzko garapen honek, asko esaten du zorroztasun ekonomikoaren kontzeptua aplikatzearen inguruan. Beherantz jarraitu zuen 2016 eta 2017ko eragiketetan aurreko urteko zifra 1.594.000 €koa zelarik. Laburbilduz, Udalaren zor biziak ia milioi bat eurotan egin du behera 2014-2018ko denboraldian.