Publiko guztiari zuzendutako kalitatezko kultur egitaraua
Kultur egitarauak kalitatezko kultur ekitaldi anitzak eskainiko ditu aste honetan ere. Kronologikoki, lehenengo hitzordua Toti Martinez de Lezea idazle gazteiztar arrakastatsuarekin izango da, ostegun honetan, hilak 21, AV 400 “2 herri, helburu bat” hitzaldien zikloen barne den “gure herriko emakumezkoen iragana” hitzaldia eskainiko baitu Subijana Etxean arratsaldeko 19:00etan.
Bi egun beranduago, euskal dantzak izango dira protagonistak Dantzari Eguna ospatuko baita. Goizeko 11:30etatik, gure herriko kaleak kolorez eta dantzaz beteko da, eguardiko 13:00ean, Oinkari Dantza Eskolako dantzariak Malkar Plazan jardungo dira eta Behar Zana frontoian burutuko den herri bazkariaren ondoren, erromeria izango da leku berean “Bide Batez” taldearen eskutik.
Eta kultur aste honi amaiera emateko, “Ertza” antzerki taldeak “Janeten titia” euskarazko antzerkia aurkeztuko du martxoaren 24an, Gurea Zinean, arratsaldeko 19:30ean. Bertan, normala denaren eta ez denaren inguruko hausnarketa interesgarria egiten da; nola gizarteek normal kontzeptuarekin modu subjektiboan jokatzen duten, askotan beraien interes propioko kriterioak ezarriz. Eszenaratze interesgarri eta dinamiko hau, 2018ko DFeria, Donostiako antzerki feria, entzutetsurako aukeratua izan zen.