Halterofilian aritzen dira Danok Danena taldeko bi gazteak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Talentuak atzeman eta formatzeko programaren barruan, Olaederra kiroldegian entrenatzen duten Danok Danena Halterofilia taldeko bi gazte hautatuak izan dira talentuzko kirolari gisa: Xabier Amonarriz eta Jon Kepa Kortajarena.
Programa honek gazteek goi mailako kiroletan lehiatu ahal izateko teknika zein diru aldetik laguntzak eskaintzen ditu, Gipuzkoa mailan, aurten, 20 kirolarik lortu dutelarik laguntza.
Froga batzuk pasa ondoren, 2018-2019 denboraldiko “Talentuzko kirolariak” izendatu berriak izan dira biak. Xabik, maiatzean beteko ditu 17 urte eta hautagaitza lehenengo aldiz 2017-2018 denboraldirako lortu ondoren, aurtengo denboraldian jarraipena emateko aukera luzatu zaio. Jon Kepak, bestalde, 16 urte bete berri ditu eta aurten lortu du izendapena lehenengoz.