Eskuragarri daude “VA GERA Herri bat” ikuskizuneko sarrerak

news entrada

Ohiko eroslekuetan eta baita BIBE plataforman ere

Maiatzaren 3 eta 4an Olaederra kiroldegian ospatuko den “VA GERA Herri bat” ikuskizuneko sarrerak eskuragarri daude dagoeneko ohiko saltokietan (Amasako Kafetegia eta Basajaun liburudenda). Irabazi guztiak GAUTENA Autismoaren elkarte gipuzkoarrarentzat izango dira.

BIBE plataforman ere online erosi daitezke sarrerak eta baita Donostian aurkitzen den GAUTENA elkartearen egoitzan ere. Elkartetik, ikuskizun handi hau ikustera joateko interesa duten amasa-villabotar guztiei sarrerak ahalik eta azkarren erostera animatzen diete.

Esan bezala, “VA GERA Herri bat” ikuskizunak Amasa-Villabonaren 1.000 urteko historian zehar murgilduko da dantza garaikidea, rocka, break dance, argiak eta soinua, musika klasikoa, bertsolariak eta trikitixa, antzerkia, poesia, abesbatzen… bitartez, dena eszena proposamen berritzaile eta indartsu baten barruan.