Panel historikoak ipintzearekin
Udaleko arkupean zein pilotaleku alboko horma batean Errebotearen inguruko pertsonaia entzutetsuen ibilbideari buruzko panel historikoak ipiniz, Errebote Plazako birmoldaketa lanekin amaituko da.
Udalerriko garrantziazko gune sinboliko honen fisionomia nabarmenki hobetu duten lanek hilabete batzuk iraun dituzte eta gaur egun, itxura berritua du egunez zein gauez.
Berritutako plazari ongietorria emateko, Udalak, bisita gidatu bat antolatu du maiatzaren 23an, osteguna, eguerdiko 12:00etan proiektuaren erredaktore taldearen kide izan den Dani Carballo arkitekto eta pilota alorreko ikertzailearen eskutik.
Proiektu honek Errebote jokoaren ondarea balioan jartzeaz gain, testuinguru historikoaren inguruko paneletan agertzen diren hainbat pertsonaia desberdinen inguruko ibilbidea azalduko du Dani Carballok.
Udalak amasa-billabonatar guztiak animatzen ditu ongietorri ekimen honetan parte hartzera plaza guztiona baita.